2021/08/10 19:30ean

Bestelakoak

Nabucco

Nabucco
Aita Mari aretoa, Zumaia

Giuseppe Verdiren Nabucco maisulanak ireki zuen Verona Arena Festival jaialdiaren 2017ko edizioa, Arnaud Bernarden eszenaratze berri batean. Opera hau lau ekitalditan banatuta dago Temistocle Soleraren libretoari jarraituz. Antzinako Babilonia irudikatzen du bere gailurrean, eta, Zacharia apaizaren laguntzarekin, beren askatasunaren eta fede erlijiosoaren alde borrokatzen duten esklabo juduen istorioa kontatzen du.

1842an Scala di Milanon sortua, Nabucco Giuseppe Verdiren lehen arrakasta handia izan zen. Italian garai hartan mugimendu nazionalista pil-pilean zegoen, eta ikusleak berehala identifikatu ziren Babilonian gatibu dauden hebrearrekin; ondorioz, opera hiru hilabetetan berrogeita hamazazpi aldiz eman zuten, hasiera batean aurreikusita zeuden zortzi antzezpenen ordez. Va, pensiero, esklaboek kantatzen duten korua, operaren historiako doinu ospetsuenetako bat da.

Abuztuak 10, asteartea, 19:30ean Aita Marin. Sarrerak 5€, Aita Marin bertan, emanaldiaren aurretik.