2021/08/07 20:00etan

Bestelakoak

Aldapeko Basque Latin Jazz

Aldapeko Basque Latin Jazz
Zumaiena ikastetxea, Zumaia

Aldapeko Basque Latin Jazz Imanol Iribarrenen proiektu pertsonal gisa jaio da, eta bertan euskal musika tradizionalak erritmo latinoekin eta jazz armoniekin bat egiten du. Ikus-entzuleak Euskal Herriko txoko ugaritako abesti herrikoiak entzuteko aukera izango du, melodia ezagunenek mundutik bidaiatu ondoren izandako eraldaketaz gozatuz, beren esentzia galdu gabe.  Azken finean, musika bidaia koloretsu eta erritmikoa, gure doinu ezagunenetako batzuk erritmo latinoekin eta jazz armoniaz uztartuko dituena.

Taldekideak: 

  • Imanol Iribarren (pianoa)
  • Patricia Mancheño (baxu elektrikoa)
  • Eva Catalá (kongak)
  • Manu Pinzón (bateria)
  • Peio Irigoien (txistua, dultzaina, tronpeta)
  • Asier Ardaiz (tronpeta)
  • Alvaro Jarauta eta Iñigo Corao (tronboia)

Abuztuak 7, larunbata, 20:00etan Zumaienan. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden).