Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru laguntzak eska daitezke dagoeneko

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 23a, 13:23
Argazkia: Zumaiako Udala.

Auztuaren 23ra arte izango dute erakunde horiek laguntzak eskatzeko aukera, 'online' eskaera aurkeztuta edo udaletxean bertan. 

Zumaiako Udalak argitaratu du dagoeneko garapenerako lankidetza sustatzen duten erakundeek diru laguntzak eskatzeko epea. Abuztuaren 23ra bitarte izango dute horretarako aukera, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan edo udaletxean bertan. 
 
Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabaldu du udalak. Irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutakoak dira, eta, kasu honetan, abuztuaren 2ra arte eska ditzakete. 
 
Zumaiako Udalaren webgunean ikusgai daude laguntzetarako eskaera orriak eta oinarriak.