Irati Osak urrezko domina eskuratu du asteburuan jokatutako nazioarteko txapelketan

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 20a, 10:42

Espainiako selekzioarekin aritu zen piraguista zumaiarra Sanabriako lakuan jokatutako estropadan. Itxas Gaineko hamazazpi piraguista Pasaiako Itsas-kayak txapelketan ere izan ziren igandean, eta guztien ahaleginari esker, lehen postuan kokatu zen Zumaiako kluba taldekako sailkapenean.

Nazioarteko Piraguismo Txapelketa jokatu da asteburuan Sanabriako lakuan, eta bertan izan dira Itxas Gaineko Irati Osa, Xabier Osa eta Unai Azkune. Espainiako selekzioarekin aritu zen Irati Osa, eta urrezko domina eskuratu du. Danimarkako eta Hungariako selekzioekin partekatu zuen podiuma. Xabier Osa eta Azkune, berriz, euskal selekzioarekin aritu ziren, eta hirugarren sailkatu ziren, asturiarren eta andaluziarren atzetik. 

Gainerako kirolariak Pasaiako Itsas-kayak Txapelketan izan ziren, eta guztien ahaleginari esker, kluben sailkapenean lehen postuan geratu zen Itxas Gain. Zumaiako hamazazpi piraguista izan ziren, eta baita hainbat domina eskuratu ere: bina urrezko eta zilarrezko, eta brontzezko batekin itzuli ziren herrira. 

Ikusi Hemen Pasaiako Itsas-kayak Txapelketako emaitzak: