Arraun elkarteak otarra zozkatu zuen estropaden egunean

Baleike 2021ko uzt. 19a, 13:46

Pasa den larunbat honetan bi estropada izan ziren Zumaian: gizonezkoen KAE 1 ligakoa eguerdian, eta emakumezkoen ETE ligako arratsaldean. Zumaiako arraun elkarteak otar bat zozkatu du estropaden aitzakian. 

Emakumezkoen estropada amaitu eta berehala atera zuten zenbaki sariduna: 2032 zenbakiari dagokio otarra. Txartelaren jabeak 15 eguneko epea du, larunbatetik hasita, saria eskatzeko. Bestela ordezko zenbakiaren jabeak jasoko du otarra, 3776 txartelaren jabeak, alegia. Otarra arraun elkarteak itsas kiroldegian duen egoitzan eskatu dezakete.