Peio Etxabe hil da

Baleike 2021ko uzt. 18a, 18:30

BALEIKEk argitaratu zuen lehen zenbakian irakur daiteke Etxaberi egindako elkarrizketa. "Gaurko gazteriak beste iniziatiba bat zeukak", dio titularrak.

Nikol tabernan lan egindakoa, aski ezaguna zen herrian Pello Etxabe. 76 urterekin hil da Donostian, eta hainbat zumaiarrek gogora ekarri dute sare sozialetan.  Jon Maiak ondorengo bertsoa eman du argitara:

Bigarren txioan ikus daitekeen bezala, BALEIKEren lehen zenbakian protagonista izan zen Etxabe. Berari egindako elkarrizketan irakur daitezke haren hitzak. Bazuen zerbait oso berea: bigotea. Hala esan zuen duela 27 urteko elkarrizketan: "Nik bigotea diat piskat instituzioa bezela. Ez zekiat berakin joango naizen mundu hontatik". Besteak beste, bere ibilerak eta afizioak kontatzen ditu elkarrizketan. Hemen irakur daiteke osorik.