1.668 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian

Goraka jarraitzen dute kutsatu kopuruek, eta duela astebete  baino 572 kasu gehiago detektatu dituzte azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak argitaratutako datuen arabera, 1.668 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian.  Beste astebetez goraka jarraitzen dute positibo kopuruek; duela astebete  baino 572 kasu gehiago baieztatu baieztatu dituzte oraingoan, hain zuzen ere.

Lurraldez lurralde, 128 kasu zenbatu zituzten atzo Araban, 481 Bizkaian, 421 Gipuzkoan, 491 Nafarroan eta 147 lurralde horietatik kanpo. Guztira, 16.893 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta beraz, %10,4koa da positibotasun tasa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta %14,3 Nafarroan.

Osakidetzak emandako datuen arabera, 45  pertsona ospitaleratu ziren atzo COVID-19aren eraginez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zentroetan, eta 31 pertsona daudeune honetan ZIUetan. Bestalde, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten atzo Nafarroako erietxeetan, eta bat ZIUn; gaur-gaurkoz 50 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik hamabi ZIUetan.