Zabaldu dute Kantauri Itsas Ondarea museoa

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 17a, 10:42

Jabier Txapartegi zumaiarrak Gernika parkean sortu duen Kantauri Itsas Ondarea museoak atzo zabaldu zituen ateak, arratsalde partean egin zen ekitaldiarekin. 

Txapartegiren ametsa egi bihurtu da, eta atzo arratsaldean ireki zituen museoak ateak. Itsasoa du hizpide Kantauri Itsas Ondareak, eta itsasontzietako tresna eta gailu ugari ikus daiteke bertan. Txapartegi-Barinaga familiako kideak, udal ordezkariak eta hainbat herritar gerturatu zen atzo zabaltze ekitaldira. 

Erlazionatuak