Busti Zaitez kanpaina Zumaiara heldu da

Baleike 2021ko uzt. 17a, 10:06

Esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko lan egiten duten elkarteek martxan jarri dute aurten ere Busti Zaitez kanpaina, eta Zumaian  jarri zuten atzokoan postua, kanpainari lotutako askotariko materiala saltzeko. 

Lanean aritu zirenak gustura geratu ziren emaitzarekin. Azaldu dute salmenta ondo joan zela, eta balorazio positiboa egin dute.