Udako GUKA magazina: hirugarren atala

GUKA magazina 2021ko uzt. 16a, 22:00

Atal honetan, Gorka Peñagarikano Eneko Azkue Arkamurka taldeko kidearekin elkartuko da, eta elkarrekin egingo dute Pagoetako haginen ibilbidea. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Hirugarren atalean, Peñagarikano Eneko Azkue Arkamurka taldeko kidearekin elkartuko da, eta elkarrekin egingo dute Pagoetako haginen ibilbidea. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.