Zozkatu ditugu Unidad Alavesak emango duen kontzerturako sarrerak

Baleike 2021ko uzt. 16a, 16:30

Unidad Alavesa rock taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 23an, Zumaian, Sagarbideko patioan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketa honetako irabazleak Ainhitze Odriozola eta Mikel Urkidi izan dira. Sarrerak Sagarbideko atean izango dituzte zain. 

Gaur bertan jarrri dira salgai sarrerak Zumaiako turismo bulegoan. 5 euroan daude salgai.