Imanol Lopezek ezin izan du udako lehen Masterra eskuratu

Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako lehen Masterreko finala jokatu zuten atzo. Zaletu ugari hurreratu zen Campos Berri frontoira, Barandika-Lopez eta Ithurria-Aldazabal bikoteek jokatu zuten finala jarraitzera. 

Lehen seta orekatua izan zen, baina urdinak, Ithurria eta Aldazabal, azken txanpan nagusitu ziren.11 eta 15 emaitzarekin amaitu zen lehen seta. Barandikak sufritu egin zuen sakearekin.

Bigarrenean, gerriko gorria zeramatzaten Barandika eta Lopez hobeto aritu ziren, eta seta irabazi zuten 15 eta 9 emaitzarekin. Berdinketa hausteko set laburrean erabakiko zen zer bikotek eramango zuen txapela etxera. 

Azken set honetan Ithurria onena itzuli zen, eta 2 eta 5 emaitzarekin lortu zuten Ithurriak eta Aldazabalek masterra irabaztea. 

Markina-Xemeinen eta Mutrikun

Imanol Lopezek ez du atsedenerako denbora askorik izango. Gaur Markina-Xemeingo Unibertsitateko kantxara aterako da, Bizkaiko herri honetako Karmen jaien barruan antolatzen den txapelketako finalerdia jokatzera. Arbe izango du aurreko koadroetan, eta Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak eta Zabalak osatuko duten bikotea izango du aurkari. 18:00etan jokatuko da partida.

Goikoetxea izango da bihar apenas atsedenik gabe kantxaratuko den pilotaria. Mutrikuko Masters Serieseko finalaurrekoa jokatuko du, 22:00etatik aurrera, Miruaitz frontoian. Aratz izango du atzeko koadroetan laguntzaile; Barandika eta Mancisidor, berriz, aurkariak.