KAE 1 eta ETE ligetako Zumaiako banderak jokatuko dira larunbatean

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 16a, 10:30

Zumaiak hartuko dira bihar KAE 1 eta ETE ligetako estropadak. Gizonezkoen saioa eguerdian izango da, eta emakumezkoena arratsaldean. Itsasoan izango dira bi lehiak.

KAE 1 ligako zazpigarren jardunaldia hartuko du bihar Zumaiak. Eguerdiko 12:00etan hasita, Zumaiako XXXVI. Ikurrina jokatuko da itsasoan, barraren kanpoaldean. Lau luzetara jokatuko da estropada, hiru ziabogarekin. 

Liga honetako hamahiru ontziak izango dira lehian Telmo Deun arraun elkarteak antolatutako estropadan. Sailkapenaren arabera osatuko dira txandak. Lehenengo txandan Astillero, Camargo eta Lapurdi arituko dira; bigarrengoan Castro, Orio eta Zumaia; hirugarrengoan Deustu, Arkote eta San Juan; eta ohorezkoan San Pedro, Kaiku, Pedreña eta lider den Getaria. 

Arratsaldeko 6etan, berriz, emakumezkoen ETE ligako Zumaiako IV. Ikurrina izango da jokoan. Bi luze egin beharko dituzte traineruek, ziaboga bakarrarekin. 11 izango dira Zumaiako banderaren lehian arituko diren ontziak. Lehen txandan Castro, Lapurdi eta Zarautz ariko dira; bigarrengoan Lutxana, Isuntza, Ondarroa eta San Juan; eta ohorezko txandan Tolasaldea, Deustu, Hibaika eta etxeko ontzia, Zumaia. 

Bidea itxita

Estropadak direla eta, itsas kiroldegitik araztegira arteko pasealekua itxita egongo dira larunbatean, goizeko 8:00etatik 19:00ak arte. Eguneko estropadetan parte hartuko duten traineruak bertan utziko dituzte, eta boxak ere bertan kokatuko dituzte klubek.