Unidad Alavesaren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Unidad Alavesa taldeak kontzertua emango du Zumaian hurrengo ostiralean, hilaren 23an. Emanaldia Sagarbiden izango da, 20:00etan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Atauneko boskotea da Unidad Alavesa eta folk eta rockaren arteko estiloa lantzen dute. Made in Germany (Artza Records) da beraien azken diskoa.

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!