Zumaiatik hasiko da Sareren bizikleta martxaren hirugarren etapa, hilaren 24an

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 13a, 12:00

09:00etan abiatuko dira Zumaiatik txirrindulariak, eta Getariatik, Zarauztik, nahiz Oriotik igaroko dira Donostiarako bidea hartu aurretik.

Sare presoen aldeko plataformak bizikleta martxa antolatu du aurtengo udan, iazko etenaren ondoren ohitura berrartuta. Uztailaren 22tik 24ra, hiru etapa antolatu dituzte egun bakoitzean, eta hirugarrena, hilaren 24koa, Zarauztik igaroko da.

Hain zuzen, Zumaiatik abiatuko dira martxaren azken txanpan, 09:00etan. Handik Getariara joango dira txirrindulariak, eta aurreikusitakoaren arabera, 09:50 inguruan Zarauztik igaroko da bizikleta martxa. Tarteko herrietatik igaro ondoren, Donostiako Alderdi Ederren amaituko da mobilizazioa.

Ondoko web orrian dago martxan izena emateko aukera: sare.eus/bizikleta-itzulia