Asteazken gauean 'Parasite' filma emango dute Torreberriko aterpean

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 12a, 16:30

Urola Kostako GKSk antolatu du zine proiekzioa. Hego Koreako familia proletario bat eta familia aberats bat dira filmeko protagonistak.

Asteazken honetan, uztailaren 14an, Parasite filma emango dute Torreberri gaztetxeko aterpean. 21:45ean izango da Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatutako emanaldia.

2019an atera zuten argitara Bong Joon-hookek zuzendutako Parasite lana, eta Hego Koreako bi familiaren artekoak kontatzen ditu. Familia proletarioa da bata, eta filmaren abiapuntua da, hain zuzen, semeak familia aberats baten etxean lanean hasi behar duen unea.