Zumaiako etxez etxeko langileek mobilizazioei ekingo diete asteazkenean

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 12a, 15:00

Udaletxe aurrean egingo dute kontzentrazioa etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek, 13:00etan. Haien lan-baldintzak hobetzea aldarrikatuko dute; izan ere, lau urte daramatzate haiek kontratatuta dituen enpresarekin baldintzak adostu nahian, baina ez dute lortu hark langileen exijentziak betetzea.

ELA sindikatuak azaldu duenez, beharginen baldintzak "ez dira hobetu" 2014tik, eta "arazoari konponbide bat ematea eskatu nahi diote Zumaiako Udalari nahiz enpresari". Hilabete osoan egingo dituzte elkarretaratzeak, asteko egun, ordu eta toki berdinean: asteazkenetan, 13:00etan udaletxe aurrean.