Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera, irudietan

Baleike 2021ko uzt. 11a, 15:30

Itxas-Gain kirol elkarteak antolatuta, gaur goizean egin dute Urolaren Igoera-Jaitsiera. 45. edizioa izan da aurtengoa, eta ehundik gora piraguistak hartu dute parte.

Santiago hondartzatik abiatu dira parte hartzaileak, 10:30ean. Lehorretik atera, ontzietara igo eta eskailerari buelta eman ostean, Urola ibaian gora egin dute. Trenzubian ziaboga eman eta gero, ibaian behera egin dute, Talaipe aurreraino. Han eman dute bigarren ziaboga, eta berriro ibaian gora eginda, Arranpla pareko helmugara iritsi dira. 

Urolaren 45. Igoera-Jaitsierako sailkapena bihar egongo da ikusgai BALEIKEn.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea