Estropada ona eginda, hirugarren sailkatu da gaur Delteco Zumaia

Sailkapen orokorrean postu bat hobetu eta laugarren dira orain zumaiarrak. Bigarren txandako denbora onena egin dute, Lutxana, Isuntza eta Ondarroari erraz nagusituta. Estropada gaur ere Tolosaldeak irabazi du.

Atzoko emaitza nabarmen hobetu, eta gaur hirugarren sailkatu dira zumaiarrak Lekeition jokatutako estropadan. ETE ligako zazpigarren jardunaldia zen gaurkoa, eta lan gogorra eta emaitza txukuna erdietsi du Delteco Zumaiak.

Bigarren txandan aritu da Lutxana, Isuntza eta Ondarroarekin, eta 11:20,09 denbora eginda, erraz gailendu zaie aurkariei, bigarrenari 12 segundoko aldea aterata.

Estropada, ordea, Tolosaldeak irabazi du beste behin 11:08,45 denbora eginda, eta bigarren Deusto izan da, 11:12,33 denbora eginda.

Hirugarren postua eskuratuta, berriro gora egin du Zumaiak sailkapen orokorrean, eta laugarren dira orain. 

Etxean jokatuko dute zortzigarren jardunaldia, datorren larunbatean, hilak 17. Zumaiako IV. Ikurrina izango da jokoan, 18:00etan hasita.

GAURKO SAILKAPENA

1. TOLOSALDEA A.K. 11:08,45 11
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO 11:12,33 10
3. DELTECO ZUMAIA 11:20,09 9
4. HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:21,53 8
5. ISUNTZA-ELECNOR 11:32,04 7
6. SAN JUAN-IGARTZA 11:32,77 6
7. ONDARROA-CIKAUTXO 11:39,87 5
8. LUTXANA A.E. 11:40,93 4
9. LAPURDI 12:12,57 3
10. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 12:18,21 2
11. CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12:36,73 1

SAILKAPEN OROKORRA

1. TOLOSALDEA A.K. 75
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO 70
3. HIBAIKA JAMONES ANCIN 62
4. DELTECO ZUMAIA 53
5. SAN JUAN-IGARTZA 50
6. ONDARROA-CIKAUTXO 44
7. ISUNTZA-ELECNOR 38
8. LUTXANA A.E. 26
9. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21
10. LAPURDI 15
11. CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 8