Zumaiako neskak seigarren sailkatu dira gaurko estropadetan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 10a, 11:12
Artxiboko irudia. (Telmo Deun)

Bosgarren postuan daude ETE ligako sailkapen orokorrean, aurreko asteburuan baino bat beherago. Bihar goizean Lekeition izango dituzte estropadak.

Gaurkoan Donostian jokatu dituzte ETE ligako estropadak, 10:45ean hasita. Hirugarren txandan aritu dira Telmo Deuneko neskak, Hibaika Jamones Ancin, Tolosaldea eta Deusto-Tecuni-Bilbao taldeekin batera. Zumaiarrak izan dira laugarrenak txanda horretan, 11:23,00 denborarekin. 10:57:80 denbora egin du Deustok, 11:01,05 Tolosaldeak eta 11:10,50 Hibaikak.

Gaurko estropadetako sailkapenean, hala, seigarren postuan sailkatu dira zumaiarrak. Aurreko astean baino emaitza apalagoak izan dituzte gaurkoan; izan ere, laugarrenak izan ziren aurreko igandean eta hirugarrenak larunbatean. Hirugarren txandan Telmo Deunekin lehiatu direnek lortu dituzte gaurkoan aurreneko hiru postuak; hain zuzen, lehenengo egin du Deusto-Tecuni-Bilbaok, bigarren Tolosaldeak eta hirugarren Hibaika Jamones Ancinek.

ETE ligako sailkapen orokorrari dagokionez, oraingoz, bosgarren postuan dago Zumaia, aurreko asteburuan baino bat beherago. 44 puntu eskuratu ditu guztira, laugarren postuan dagoen San Juan-Igartzak bezainbeste. Telmo Deunen aurretik daude Tolosaldea, Deusto-Tecuni-Bilbao, Hibaika Jamones Ancin eta San Juan-Igartza, hurrenez hurren.

Bihar, uztailaren 11n, Lekeition izango dira ETE ligako estropadak. 12:00etan ekingo diote lehiari.

ESTROPADAKO SAILKAPENA

  Elkartea Denbora Puntuak
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 10:57,80 11
TOLOSALDEA A.K. 11:01,05 10
HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:10,50 9
ONDARROA-CIKAUTXO 11:16,31 8
SAN JUAN-IGARTZA 11:20,79 7
DELTECO ZUMAIA 11:23,00 6
ISUNTZA-ELECNOR 11:34,73 5
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 11:42,04 4
LUTXANA A.E. 11:43,04 3
10º LAPURDI 12:07,79 2
11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12:20,60 1

SAILKAPEN OROKORRA

  Elkartea Puntuak
TOLOSALDEA A.K. 64
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 60
HIBAIKA JAMONES ANCIN 54
SAN JUAN-IGARTZA 44
DELTECO ZUMAIA 44
ONDARROA-CIKAUTXO 39
ISUNTZA-ELECNOR 31
LUTXANA A.E. 22
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 19
10º LAPURDI 12
11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 7