Zumaian ere salatu dute Murchanteko erailketa matxista

Baleike 2021ko uzt. 9a, 19:56

Beheko Plazan egin dute elkarretaratzea 19:30ean, aste honetan Murchanten (Nafarroa) izan den hilketa matxista gaitzesteko. Zumaiako Mugimendu Feministak egin du protestarako deialdia, eta Matxismoak hiltzen gaitu. Aski da! aldarripean batu dira mobilizaziora dozenaka pertsona.