'Amelie' filma botako dute asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2021ko uzt. 9a, 10:07

Aurten hogei urte bete dira film frantziarra estreinatu zutenetik, eta urteurrenaren harira, Aita Mari aretoan eskainiko dute asteburu honetan.

Amelie ez da besteak bezalakoa. Bere koloretako arraina udal estolderietara irristatzen ikusi du, ama Nôtre-Dame plazan hiltzen ikusi du eta aita bere afektu guztia lorategiko gnomo bati eskaintzen. Bat-batean, hogeita bi urterekin, bere helburua aurkitu du: besteen bizitza konpontzea.

Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean.