Tapa pala!: Laugarren denboraldia

Ezti Goñi aiarrarekin aritu da Felix Aizpurua 'Tapa pala!' saioko bigarren atalean

Baleike 2021ko uzt. 10a, 12:00

Aurtengo denboraldia ez da Goñiren lehenengoa izango arraunean, baina bai Zarautz Arraun Elkartean, eta horri buruz galdetu dio Aizpuruak. 

Orioko hondartzatik hasi eta Aginagara arteko bidaia egingo du Felix Aizpurua aurkezleak Tapa Pala! saioko denboraldi berrian.

Bigarren atalean, Ezti Goñi arraunlari aiarra elkarrizketatu du Aizpuruak. Aurtengo denboraldia ez da Goñiren lehen urtea izango arraunean, baina bai Zarautz Arraun Elkartean, eta horri buruz galdetu dio Aizpuruak. Hemen ikus daitezke Tapa Pala! saioko aurtengo denboraldiko bideoak.