Erabilgarri dago zumaianbai.eus plataforma

Baleike 2021ko uzt. 6a, 18:52
(Zumaiako Udala)

"Herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien erakusleiho birtuala" izango da zumaiabai.eus, eta negozioetako informazioa biltzeaz gain, Internet bidez erosketak egiteko aukera izango da web-orrian.

Negozio bakoitzak atal bat izango du online plataforman, eta "oinarrizko datuez" gain, harremanetan jarri ahal izateko datuak egongo dira zehaztuta. Zumaiako Gertu elkarteak, udalak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak sortu dute proiektua, "tokiko jarduera ekonomikoak laguntzeko" asmoz. Momentuz, herriko 220 negozio batu dira plataformara.