Chill Mafia: "'Euskañolez' mintzo gara eta harro gaude: umetan, euskara barrakoietan ikasi genuen, hori da gure errealitatea"

Baleike 2021ko uzt. 6a, 15:54

Chill Mafia euskal trap taldeak kontzertua emango du larunbatean Zumaian, Sagarbiden. Talde honen bisitak interesa piztu du eta egun gutxian agortu dira sarrerak. 

Beñat Rodrigo Kiliki Frexko eta Julen Goldarazena Flako Fonki taldekideak elkarrizketatu zituen Juan Kruz Lakasta kazetariak Ttap! aldizkari digitalerako. Taldea baino beraien burua kuadrilla moduan erosoago ikusten dutela diote elkarrizketaren hasieran. Ezorregatik X berpizkundea izeneko mixtapea atera dute orain gutxi, eta proiektuaren, musikaren eta hizkuntzaren inguruan jarduten dute elkarrizketan zehar.