Dozenaka herritar gerturatu da Zumaiako artisau azokara

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 4a, 15:46

Eguraldi ona egin du, eta hori nabaritu da azokan, etengabeko joan etorrian ibili baita jendea Eusebio Gurrutxaga plazan.

Gaur egin dute Zumaian artisau azoka, eta eguraldiak lagunduta, jende dezente ibili da Eusebio Gurrutxaga plazan ipini dituzten ia hogei postutan.

Askotariko produktuak ikusi eta erosteko aukera izan dute herritarrek, hala nola, arropa, bitxiak eta osagarriak. Nahi izan duenak, gainera, mokadutxoa egiteko parada izan du zenbait postutan. 

10:00etatik 14:00etara izan dira plazan artisauak, eta koronabirusak eraginda, norabide bakarra izan du azokak, jendea alde batetik sartu eta bestetik atera zedin.