KAE 1 eta ETE ligetako ontziek estropada jokatuko dute bihar Pasai Donibanen

Aiora LarraƱaga 2021ko eka. 26a, 17:30

Emakumezkoen IX. Pasaiako Ikurriña estropadan parte hartuko du Telmo Deuneko ontziak. Ondoren, gizonezkoek V. Adegi Fabrika Bandera izango dute jokoan.

Pasa den asteburuan abiatu zituzten KAE1 eta ETE ligak eta igandean 3. jardunaldia jokatuko dute Pasai Donibanen. Emakumezkoen IX. Pasaiko Ikurriña izango dute jokoan ETE ligako taldeek, eta estropadan izango dira Zarautz eta Zumaia. 11:20ean hasiko da arraun hitzordua.

Emakumezkoen lehia bukatutakoan, gizonezkoen txanda izango da, eta V. Adegi Fabrika Bandera estropada jokatuko dute. Gizonezkoen norgehiagokan eskualdeko hiru ordezkari izango dira Getaria, Orio B eta Zumaia. Gizonezkoen ontziek 12:00etan ekingo diote estropadari.