Juanma Bajo Ulloaren 'Baby' emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Baleike 2021ko eka. 24a, 10:47

2020-2021 zine forum denboraldiko azken lana emango du gaur Ostarrenak zine klubak Aita Mari zinean. 19:00etan hasita, Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarraren Baby filma ikusteko aukera izango da Zumaiako zine aretoan.

Haurdun dagoen drogazale bat krisi bete-betean erditu da. Egoera pertsonal hori dela eta, ezin da haurtxoaz arduratu, eta, askorik hausnartu gabe, haurren trafikoan aritzen den emagin bati saltzen dio. Egindakoaz damututa, gaztea haurra berreskuratzen saiatuko da, baina misio hori ez da uste bezain erraza izango.