Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du igandean Zumaienan

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 24a, 09:21
ZUMBen eta Zukanen kontzertua, Zumaienako aretoan, 2018an.

Bihartik aurrera izango dira eskuragai gonbidapenak, Turismo Bulegoan. Musika Bandarekin batera arituko da Bilboko Udal Txistulari Banda ere.

ZUMBen emanaldia izango da igandean, hilaren 27an, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen Bilboko Udal Txistulari Bandarekin batera igoko dira oholtza gainera, eta bi bandez gain, dultzaineroek –Aser eta Jesus Mari Martinek– eta txistulariek ere parte hartuko dute kontzertu berezian. 

Gonbidapenak bihar, ostirala, jarriko dituzte eskuragai, Turismo Bulegoan. Ordutegia: egunero zabalik, 10:00-etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.