Zozkatu ditugu 'Loreak eta zauriak' kontzerturako sarrerak

Baleike 2021ko eka. 23a, 10:49

Xabier Leteren omenezkoa Loreak eta zauriak kontzertua izango da igande honetan, hilaren 27an, Azpeitiko Soreasu antzokian. 19:00etan hasiko da kontzertua. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Saridunak Marije Antia Albizu eta Agus Zubimendi Martikorena dira. Berehala jasoko dituzte sarrerak. Zorionak!