Udalekuen inguruko bilerak egingo dira bihar gurasoekin

Juan Luis Romatet 2021ko eka. 22a, 10:09

Uztailean egingo dira Zumaian udaleku irekiak. Horien inguruko argibideak emateko, bilerak egingo dira gurasoekin, bihar, Aita Mari zinean. 

Haurren gurasoekin bihar egingo diren bilera hauetan, haurren taldeak zein diren azalduko dituzte Ludotekako arduradunek, baita prestatutako programazioaren berri eman ere. Bestelako gaiak ere landuko dituzte: zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera emateaz gain, gurasoek galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute. 

Bi bilera egingo dira bihar arratsaldean: 17:00etan euskaraz, eta 17:45ean gazteleraz. 

COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, udaleku ireki hauetan parte hartuko duten haurren gurasoek edo arduradunek "Parte hartzeko baldintzak onartzea, informatzeko betebeharra eta baimen informatua" dokumentua sinatuta entregatu beharko dute. Dokumentu hau entregatzeko azken eguna osteguna (ekainaren 24a) izango da. Papera Ludotekako buzoian utzi daiteke; aurrez aurre Ludoteka bertan, 10:00etatik 13:00etara bitartean; eta posta elektroniko bidez, pdf formatuan, ludoteka@zumaia.eus helbidera.