'Loreak eta zauriak' kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Loreak eta zauriak. Xabier Leteri omenaldia kontzertua egingo da igande honetan, hilaren 27an, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Joserra Senperena, Xabier San Sebastián, Beñat Gaztelumendi eta Quico Pugès elkartu dira Xabier Lete omentzeko. Loreak eta zauriak diziplina-arteko emanaldi bat da. Baina ez du omendu bakarrik egin nahi. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Eta elkarrizketa, baita Xabier Letek beregan bildu zituen bertso munduaren eta musika munduaren artean ere.

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!