Zumaiak irabazi du zesta puntako Herriarteko Txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 20a, 18:08

Etxean jokatutako finaletan nagusi izan dira Zumaiako bikoteak, zesta puntako Herriarteko Txapelketan. Mutrikuren aurka jokatu dituzte finaleko partidak gaur goizean Aitzuri pilotalekuan, eta azken partidara arte ez da erabaki irabazlea nor izango zen.

 Kadete mailan zumaiarrak izan dira nagusi 18-30ko emaitzarekin, jubeniletan Mutrikuk garaitu ditu etxekoak 30-13 eta, azkenean, senior mailako partidan gailendu da Zumaia 20-30ko markagailuarekin. Bereziak izan dira finalak, besteak beste, zaleek harmailetatik ikusi ahal izan dituztelako denbora luzean lehen aldiz. 

Argazkiak kadeteen partidakoak dira.