Bosgarren eta bederatzigarren amaitu dute Telmo Deuneko traineruek denboraldiko lehen proba

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 19a, 19:48

Tolosaldeak irabazi du estropada ETE ligan, eta San Pedrok KAE 1 ligan. 

Gaur arratsaldean hasi da aurtengo traineru denboraldia Pasaian (Gipuzkoa) ETE, KAE1 eta KAE2 ligetako lehen jardunaldiekin. Zumaiako Telmo Deun elkarteak traineru bana du lehian ETE eta KAE 1 ligetan, eta hurrenez hurren, bosgarren eta bederatzigarren postuan amaitu dute sailkapenean etxeko traineruek. 

Tolosaldeak irabazi du estropada ETE ligan, eta Zumaiak irabazleak baino hemezortzi segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko. KAE 1 ligan, San Pedro izan da irabazle.

Sailkapenak

Tolosaldeko 2. Ikurrina (ETE liga)

  1. Tolosaldea 11:26:80
    2. Deusto 11:31:46
    3. Koxtape 11:40:00
    4. Hibaika 11:43:40
    5. Zumaia 12:16:82
    6. Ondarroa 11:58:40
    7. Isuntza 12:01:64
    8. Zarautz 12:16:82
    9. Lutxana 12:19:04
    10. Lapurdi 12:43:04
    11. Castro 12:52:68

Pasaiako 36. Ikurrina

(KAE1)

  1. San Pedro 20:17:52
    2. Arkote 20:21:62
    3. Pedreña 20:21:86
    4. San Juan 20:29:46
    5. Kaiku 20:37:78
    6. Getaria 20:38:20
    7. Deusto 20:39:46
    8. Camargo 20:40:86
    9. Zumaia 20:43:04
    10. Astillero 20:56:70
    11. Orio 21:09:02
    12. Lapurdi 21:15:26
    13: Castro 21:25:24

(KAE 2)

  1. Hondarribia 21:39:66
    2. Portugalete 21:52:22
    3. Donostiarra 21:54:58
    4. Zarautz 21:57:32
    5. Busturialdea 22:03:36
    6. Mutriku 22:08:32
    7. Deusto 22:10:12
    8. Hibaika 22:26:74
    9. Santoña 23:29:32
    10. Illunbe 23:38:04