Astelehenetik aurrera ordutegi zabalagoa izango dute familiek igerilekua erabiltzeko

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 19a, 16:00

Igeriketa ikastaroak eta igeriketa taldearen entrenamendu garaia amaitu direnez, udan zehar aukera zabalagoa izango dute familiek Lubaki kiroldegiko igerilekua erabiltzeko.

Horretarako, gordeta egongo dira udan zehar zenbait txanda. Datorren astelehenetik, ekainaren 21etik, ostiralera, 25era bitartean, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 17:30era bitartean hartu ahalko dute txanda. Uztailaren 5etik aurrera, berriz, asteburuetan ere erabili ahalko dute igerilekua; larunbatetan 11:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 19:00etara eta igandeetan 11:30etik 13:00etara.

Ekainaren 26tik uztailaren 4ra, itxita

"Arrazoi teknikoak" tarteko, itxita egongo da Lubaki kiroldegia ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitartean. Tarte horretan, bazkideek Mugiment kirol txartela baliatu ahal izango dute beste kiroldegietako zerbitzuak erabiltzeko. Mugiment txartelari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago lotura honetan.