Traineru denboraldia 2021: Estropadei buruzko edukiak kanal berezian bilduko ditu baleike.eus-ek

Baleike 2021ko eka. 19a, 15:00

Besteak beste, Telmo Deun Arraun Elkarteko arraunlarien fitxak, albisteak eta ikus entzunezkoak egongo dira irakurleen eskura 'Traineru denboraldia 2021' atalean. Porra bat ere antolatuko da aurten. 

Aurten ere, traineru denboraldiaren jarraipen zabala egingo du BALEIKEk, astez aste. Hala, dagoeneko webgunearen aktibatu den Traineru denboraldia 2021 atal berezian egongo dira ikusgai estropadei lotutako eduki guztiak. Zumaiako estropalarien fitxak, egutegia, albisteak, kirol analisiak, argazki galeriak eta bideoak bilduko ditu kanalak.

Porra bat ere antolatuko da aurten, eta sari ederrak irabazteko aukera izango dute webgunearen erabiltzaileek.