Zozkatu ditugu 'Adi, grabatzen, ekin!' antzezlanerako sarrerak

Tomaxen Abenturak antzerki taldeak Adi, grabatzen, ekin! haurrentzako antzezlana ekarriko du Zumaiara. Emanaldia igandean izango da, 18:30ean, Zumaiena ikastetxeko patioan. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak  Maite Castro eta Oihane Enbil dira. Sarrerak aretoko atean izango dituzte zain egunean bertan.