Larunbatean hasiko dira ETE eta KAE ligen traineru denboraldiak, Pasaian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 17a, 16:30

Zumaiako taldeak asteburu honetan murgilduko dira traineru denboraldian.

Pasaian (Gipuzkoa) hasiko dute traineru denboraldia KAE eta ETE ligetako arraunlariek etzi. Hamahiru elkartek hartuko dute parte aurten gizonezkoen KAE 1 ligan, eta tartean izango da Telmo Deun arraun elkartea. Emakumezkoen ETE ligari dagokionez, 11 traineru ureratuko dira aurten, eta tartean izango da Zumaiako taldea ere. Maila gorenetako lehiak, TKE eta Euskotren ligak, berriz, uztaileko lehen asteburuan hasiko dira.

Egutegia

  • Ekainak 19, larunbata:
    17:00. Tolosaldeko II. Ikurriña (ETE) Pasai San Pedron.
    18:15. Pasaiako XXXVI. Ikurriña (KAE 1), Pasai San Pedron.

  • Ekainak 20, igandea:
    11:20. Andoni Galarragaren oroimenezko estropada, Getarian.

  • Ekainak 27, igandea:
    10:10. Pasaiako VIII. Ikurriña (ETE). 
    11:20. V. Adegi-Fabrika bandera (KAE 1).

  • Uztailak 3, larunbata:
    16:30. Donibane Lohizuneko IV. Estropada (ETE).
    17:30. Donibane Lohizuneko XXIX. Estropada (KAE 1).

  • Uztailak 4, igandea:
    10:00. Sestaoko Udalaren III. bandera (ETE).
    11:30. Sestaoko Udalaren XX. bandera (KAE 1).

  • Uztailak 10, larunbata:
    17:00. Camargoko Udalaren XXIX. Bandera (KAE 1).
    Zehaztu gabe. Donostiarra bandera (ETE).

  • Uztailak 11, igandea:
    12:00. Isuntzako bandera Lekeition (ETE).

  • Uztailak 17, larunbata:
    12:00. Zumaiako XXXVI. Ikurrina (KAE 1). 
    18:00. Zumaiako Ikurrina (ETE).

  • Uztailak 18, igandea:
    12:00. Orio Kanpina III. Bandera (KAE 1).
  • Uztailak 24, larunbata:
    16:45. Marina de Cudeyo Gran Premio Dynasol XVI. Bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 1, igandea:
    11:15. Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkartea III. bandera (ETE). 

  • Abuztuak 7, larunbata:
    12:00. Ondarroako XXXVII. Bandera (ETE).
    17:30. Real Astillero de Guarnizo XVII. Bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 8, igandea:
    11:30. XII. Getariako Estropada (KAE 1).

  • Abuztuak 14,  larunbata:
    12:00. Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. Ikurriña. (ETE).
    18:00. Castroko Bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 15, igandea:
    11:30. ETE-Ciudad Castro Urdiales bandera (ETE). 
    12:15. Ciudad Castro Urdiales bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 21, larunbata:
    16:50. Plentziako XXXII. Ikurriña (KAE 1).

  • Abuztuak 22, igandea:
    16:00. Ane Aizpuru Basterretxearen Oroimenezko I. Estropada (ETE).
    16:45. Bilbo Hiria estropada (KAE 1).

  • Abuztuak 28, larunbata:
    18:00.  Erandioko XXXIV. Bandera (ETE).