2021/06/25 12:30

Bestelakoak

IAk antolatutako Herri Eskolak

IAk antolatutako Herri Eskolak
Zumaia

Urola Kostako Ikasle Abertzaleakek (IA) antolatuta, Herri Eskolak egingo dituzte berriz hilaren 25ean, elkarrekin gogoeta egiteko eta formakuntza politikoan sakontzeko.

12:30ean jarri dute hitzordua Zumaiako Herri Eskolako frontoian, eta egitaraua irekitzeko, Egungo hezkuntzaren funtzioak izeneko saioa egingo dute. Indarrean den hezkuntza-sistemaren oinarriak aztertu eta horien inguruan hausnartu ostean, bazkaltzeko aukera egongo da frontoian; ogitartekoak eskainiko dituzte ikasleek. Bazkaldu eta gero, gainera, Murxi DJaren musika emanaldia izango da.