Zumaian jokatuko dute zesta-puntako Herriarteko Txapelketako finala, igandean

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 15a, 08:47
Zumaiako jubenilak, eskuinean.

Zumaiak etxean jokatuko du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala, Mutrikuren aurka. 11:00etan hasiko dira partidak.

Joan den larunbatean izan ziren Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako azken jardunaldiak zesta-puntan. Aitzuri pilotalekuan aritu ziren Zumaia eta Mutriku; hain zuzen, finalera sailkatzea lortu duten bi taldeak. Mutrikuarrek kadeteen, jubenilen nahiz nagusien mailan irabazi zuten aurreko larunbatean.

Igande honetan, ekainaren 20an, jokatuko dute finala, eta norgehiagoka berdina izango da aurkariei eta lekuei dagokienez: Aitzurin neurtuko dituzte indarrak Zumaiak eta Mutrikuk. 11:00etan ekingo diete Herriarteko Txapelketako azken lehiari.

Erlazionatuak