EHZ jaialdirako sarrera bat zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2021ko eka. 14a, 12:09

Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urte egingo ditu aurten, eta iazko etenaldiaren ondoren, uztailaren 2tik 4ra egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Baleikek jaialdirako sarrera zozkatuko du bazkideen artean.  

Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi izango dira jaialdiko oholtza gainean.

Baleikek sarrera bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera.