Lau domina eskuratu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek Kantabriako surf-sky txapelketan

Baleike 2021ko eka. 14a, 08:33

Kantabriako surf-sky txapelketa jokatu zen larunbatean Santanderren, Kantabriako hiriburuan. Itxas-Gaineko sei lagunek parte hartu zuten txapelketa honetan emaitza bikainekin, lau dominarekin itzuli baitziren etxera. 

Piraguismoko surf-sky modalitateko Series Cantabras txapelketa jokatu zen larunbatean Santanderreko uretan. Kantabriako surf-sky txapelketa ere bazen. Zumaiako Itxas-Gain klubeko sei kirolari izan ziren bertan lehian, eta lau domina lortuta itzuli ziren etxera.

Maite Etxabek urrezko domina lortu zuen emakumezkoetan, maila absolutoan. Gizonezkoetan, beteranoetako A mailan, Jose Mari Villagarciak ere urrezko domina erdietsi zuen. Estropada berean, Oier Aizpuruak zilarrezko domina lortu zuen, eta Eñaut Aizpurua laugarren izan zen. Laugarren domina, brontzezkoa, Haritz Aizpurua Etxabek lortu zuen, gizonezkoen jubenil mailan.