Gaurkoan 35 lagun elkartu dira Kbik antolatutako xake festan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 12a, 16:00

Pepe Cuenca xakelari ospetsuaren aurka aritu dira gaur 35 pertsona, aldi berean. Bihar ere Beheko Plazan bilduko dira dozenaka lagun, aldi bereko partidetan parte hartzeko.

Gaur hasi da Kbi Zumaiako xake taldeak astebururako antolatutako xake festa. Luxuzko gonbidatu bat bertaratu da Zumaiara, hain zuzen, Pepe Cuenca andaluziarra. Hala, 11:00etan hasita, Cuencaren aurkako aldi bereko xake partidak jokatu dituzte Beheko Plazan. 35 lagun aritu dira xakelari famatuaren aurka, une berdinean.

Bihar ere dinamika berdinari helduko diote 11:00etan, eta beste dozenaka pertsona bilduko dira Beheko Plazan, Cuencaren aurka aldi berean jokatzeko.

Argazkiak: Juan Luis Romatet