Zozkatu ditugu Idoia Asurmendiren kontzerturako sarrerak

Baleike 2021ko eka. 10a, 08:50

Idoia Asurmendik bihar, ostirala, Zumaienako aretoan aurkeztuko du bere lehen diskoa. 

Idoia Asurmendik kontzertua emango du bihar, ostirala, Zumaienako aretoan. Ilun eta abar bere lehen diskoa aurkeztuko du musikariak, 20:00etan hasita. Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu, eta Arri Martija eta Eneritz Laskibar bazkideei egokitu zaizkie. Zorionak!

Emanaldia hasi aurretik, Zumaienako aretoko atean bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak. Kontzertura joateko asmorik ezean, jarri harremanetan Kultura Sailarekin sarrera beste pertsona batek erabil dezan.