Bertan behera geratu da Udaberriko Sariko kadeteen finala

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 10a, 10:30

Udaberri Sariko zesta-punta txapelketako finalera sailkatu dira Zumaiako kadeteak, baina bertan behera geratu da Ametsa taldearen aurka bihar, ostirala, jokatzekoa zen partida. 

Amaitzear da Udaberri Saria, eta azkeneko norgehiagokei helduko diete kategoria guztietan, alegia, finalei. Zumaiak orain arte jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu, eta lehen postuan izan dira kadeteen kategorian. Finalerako txartela eskuratu arren, bihar, ostirala, Ametsa taldearen aurka jokatzekoa zen finala, ordea, bertan behera geratu da, eta Ametsa taldeko Markel Mujika eta Aroa Goenaga izendatu dituzte garaile.