2021/06/26 - 2021/07/30 10:00

Bestelakoak

Sorkuntza tailerra

Sorkuntza tailerra
Torreberri, Zumaia

Sei saioz osatutako tailerra prestatu du Maddi Uranga dinamizatzaileak, eta helburua izango da partaideek "emozioak lantzea", "sorkuntzaren eta gorputzaren bidez". "Antzerkiak eta arte plastikoak ematen dituzten metaforez baliatuko" dira horretarako, eta "norberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortzen" ahaleginduko dira.

Sei larunbatetan egingo dituzte tailerreko saioak, jarraian: ekainaren 26an, uztailaren 3an, uztailaren 10ean, uztailaren 17an, uztailaren 24an eta uztailaren 30ean. Lau ordu iraungo du saio bakoitzak, 10:00etatik 14:00etara, eta euskaraz jardungo dute parte hartzaileek.

Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943 865 025 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@zumaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.