"Norbere emozioak lantzeko" sorkuntza tailerra egingo dute Torreberrin

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 9a, 14:30

Ekainaren 26tik uztailaren 31ra izango da tailerra, sei saiotan banatuta. Torreberrin egingo dituzte saio guztiak, eta Maddi Uranga arituko da dinamizatzaile modura.

Zumaiako Emakumeen* Etxeak eta udalak antolatuta, ekain bukaeratik hasita, sorkuntza tailerra egingo dute Torreberri gaztetxeko bigarren solairuan. Hain zuzen, sei saioz osatutako tailerra prestatu du Maddi Uranga dinamizatzaileak, eta helburua izango da partaideek "emozioak lantzea", "sorkuntzaren eta gorputzaren bidez". "Antzerkiak eta arte plastikoak ematen dituzten metaforez baliatuko" dira horretarako, eta "norberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortzen" ahaleginduko dira.

Sei larunbatetan egingo dituzte tailerreko saioak, jarraian: ekainaren 26an, uztailaren 3an, uztailaren 10ean, uztailaren 17an, uztailaren 24an eta uztailaren 30ean. Lau ordu iraungo du saio bakoitzak, 10:00etatik 14:00etara, eta euskaraz jardungo dute parte hartzaileek.

Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943 865 025 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@zumaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.