Erosketa bonuak, gaurtik aurrera salgai

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 9a, 10:46
Jende ugari gerturatu da Turismo Bulegora bonuak erostera, eta ilara luzeak sortu dira.

35 euro ordainduta, 50 euroko balioa duen txartel bat eskuratu ahal izango du herritar bakoitzak. Turismo Bulegoan jarri dituzte salgai 2.000 txartel.

Gertu Zumaiako merkatarien elkarteak eta udalak kanpaina berria jarri dute martxan, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko. 50 euroko balioa duten 2.000 txartel izango dira eskuragai gaurtik aurrera Turismo Bulegoan, 35 euroren truke. Lau zati izango ditu bonu bakoitzak; 20 euroko bat, eta 10 euroko hiru. Pertsona bakoitzak bonu bakarra eskuratu ahal izango du, eta beraz, erosterako orduan identifikazio agiriren bat erakutsi beharko da. 

Turismo Bulegoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Ekainaren 15etik aurrera: egunero zabalik, 10:00-etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.