Kalean da ekaineko Baleike aldizkaria

Baleike 2021ko eka. 8a, 12:23

Maria Zubimendi akordeoi jotzailea, Jurgi Taboada musikaria, Kauldi Odriozola, Peru Nolaskoain eta Ander Torriko kirolariak... hori guztia eta gehiago, ekaineko Baleike aldizkarian.

Maria Zubimendi akordeoi jotzaileak hartu du ekaineko Baleike aldizkariaren azala: bere musika ibilbideaz, abangoardiako musikaz zein prekarietateaz aritu da, besteak beste. Hitz tantak atalean, Jurgi Taboada elkarrizketatu dugu. Musika barrenean darama txikia zenetik, eta grabazio estudioa zabalduko du aurki Etxezarreta kalean. Kauldi Odriozolak, Peru Nolaskoainek eta Ander Torrikok, azken hilabete gorabeheratsuak izan dituzte hizpide elkarrizketan. Pandemiak harmaila hutsekin lehiatzera behartu ditu, eta halabeharrak, batera lesionatzera. 

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua.