Mady Diame Euskadiko boxeolari txapelketako finalaren ataritan geratu da

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 6a, 14:30

Bizkaiko txapeldun Cristofer Mozoren aurkako borrokaldia galdu egin zuen atzo Diamek. Hala eta guztiz, Ruben Arredondo entrenatzaileak azaldu du akatsak hobetzeko lanean jarraituko dutela.

Zumaia Cuban Boxing Clubeko Mady Diame boxeolariak Bizkaiko txapeldun Cristofer Mozoren aurkako borrokaldia izan zuen atzo, larunbata. Lehenengo oldarraldian Mozo mendean hartzea lortu bazuen ere, ezin izan zituen bigarren eta hirugarren erasoetan gainditu. Ruben Arredondo entrenatzaileak azaldu du hobetzeko gogor lanean jarraituko dutela datozen asteetan. 

Uztailean Donostian egingo den borrokaldian izango dira Zumaia Cuban Boxing Clubeko Anas Manterola eta Michael Cano.